Patxi Araujo artista, irakaslea eta ikertzailea da.EHUko Arte Ederren Fakultateko Eskultura eta Arte eta Teknologia Saileko irakasle titularra. Hedabide berrien lurraldean egiten du lan,eta bertan eraiki du arlo teknologiko-digitalaren gorputzaren inguruko poetika oso bat. Bertan, gizatasunaren eta makineriaren arteko harreman saihestezina jorratzen du, besteak beste, Clarkeren 3. legea (2008),Ehime Daruma (2013), Turba (2014), The Trained Particles Circus(2018) edo Analemma (2023) instalazioen bidez; edota berezko bisualtasun sintetikoa bilatuz; besteak beste, Angels, Tribute to Giordano (2015), Terra Nullius(2018) eta Report on the Empyrean (2021). Haren lanak Espainiako eta nazioarteko ekitaldi artistikoetan erakutsi dira. Bere ikerketa teorikoa aldizkari espezializatuetan argitaratu da.
Jugatx Astorkia. Bilbon egiten dut lan eta UPV/EHUn doktore-tesia egiten ari naiz argi-irudiaren materializazio plastikoari buruz, ezeztapen-prozesuen bidez. Gailu teknologikoek hartu-igorritako irudi-argi arrastroak erabiltzen ditut praktika artistikoan, ikusezina den hori, argia bera, plastikoki gauzatzeko.
Horretarako, hainbat proiektu gauzatu ditut, besteak beste, Bizkaiko Aldundiaren Arte Plastikoetako dirulaguntzari esker (2020), Montehermoso Kulturgunea + EHUren proiektu artistikoak zabaltzeko programari esker (2021) edo Eusko Jaurlaritzaren Arte Plastikoak eta Ikusizkoak sortzeko eta ekoizteko bekari esker (2022).
Joan Fierro. Artista eta diziplina anitzeko ikertzailea. Bere interesgune nagusia irudiak ekoizteko, erreproduzitzeko eta antolatzeko gailuen agentziamendua da, irudiekin egunerokotasunean dugun harremana zehazten baitute. Ekoizpen artistikoari heltzen dio bere dimentsio performatibotik eta hainbat hizkuntzatatik abiatuta, horien artean argazkigintza, performancea, bideoa eta instalazioa nabarmentzen direlarik. Bere lanaren bidez, gorputz-bestea, denbora ez-kronologikoa eta birtualizazioa mugimendu ontologiko gisa ikertzen ditu. Gaur egun, haren ikerketa enborrak bideo-instalazio interaktiboa lantzen du, eszenatoki eta harreman-gailu gisa.
Miriam Inza. Komunikazio-ekintzak interesatzen zaizkit, bai eta horiek praktika plastikoetatik nola oztopatu ere. Diseinu grafikoaren zale amorratua naiz eta beste bizitza batean inprimatzaile izango nintzatekeen, baina honetan doktore-tesia egitea aukeratu dut, nahita egindako akatsari buruzkoa. Sorkuntza eta Diseinuan Graduatua (UPV/EHU, 2017) eta Arte Ikerketa eta Sorkuntzako Masterra (UPV/EHU, 2018), lan egiten dut batez ere testuarekin, hitzarekin eta errorearekin. Nire praktika diziplina anitzekoa den arren, paper gaineko lana da nagusi.
Cristina Miranda de Almeidak Europako Arte Doktoregoa du (UPV/EHU 2005), Arte Ederretan lizentziatua (UPV/EHU) eta Arkitekturan titulatua (USU, Rio de Janeiro). Marrazketa Sailean (EHU) afiliatuta dago. Doktoretza ondoko egonaldiak egin ditu IN3/UOCen, Bartzelonan; McLuhan Program of Culture and Technology, University of Toronto (2007-11) eta École Nationale Supérieure de Beaux-Arts, Parisen (2010). GizaArtea Ikerketa Taldeko kidea da, eta Artekomekin kolaboratzen du. Bere sorkuntza artistikoko lana (instalazioak, performanceak,argazkilaritza, marrazketa) nazioartean zein tokian bertan erakutsi du.
Hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du, eta argitalpenen artean daude Artearen Zuhaitza. Matrize trans-sentsoriala eta intersubjektiboa arte ez-bisualerako eta ni artistikoaren isiltasunerako (UPV/EHU, 2006), The Point of Being (Derrick deKerkhove-rekin) eta hainbat artikulu aldizkarietan eta liburuetako kapituluetan. Besteak beste, Sevillan, Bilbon, Frankfurten, Esseneneta Pragan izan da hizlari gonbidatu.
Pilar Soberón. Artista, ikertzailea eta irakaslea da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Eskultura eta Arte eta Teknologia Sailean, eta Cum Laude doktorea da In-fluido: fluidoa kontzeptu eta praktika artistiko gisa doktore-tesiarekin (2016). Artekom taldeko kidea. Bere lana jaialdi eta arte-azoketan erakutsi da, besteak beste: Museo Universidad de Alicante, (2023), Musei Reggia di Portici, Napoli,(2022), San Telmo Museoa, Donostia, (2021), Zaha Hadid Kunazione Ferroviaria AV Afragola/Napoles, (2022), San Telmo Museoa, Donostia, (2021), Zaha Hadid Stazione Ferroviaria AV Afragola/Napoles, (2022), Wiesbaden Kunstsommer Sculpturenparcours, Wiesbaden, Alemania (2014), MIA Fair, Milan (2012), Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia, (2017), Galería Vanguardia, Bilbo (2010, 2018). Gipuzkoako Artista Berrien Lehen Saria (1995) eta Askatasunarte Nazioarteko Lehiaketa Artistikoaren Saria, Irun (2019), finalista izanda, besteak beste, ARCO’03 Argazkilaritza Sarian, Madril, (2003), Photíssima Art Prize, Venezia, (2015), Biennal d’art Pollensa (2019), Bienal d’art Tarragona (2019), eta Ohorezko Aipamena EAC Arte Garaikidearen Topaketan, Alacant (2023).
Lourdes de la Villa Liso. 2011n doktoratu zen Lo visual como construcción. Desarrollo de un modelo pictórico de representación de la imagen tesiarekin, non Ikusmenaren historia bat, ikusizko funtzioari buruzko teoria bat eta ikus-fenomenoari buruzko eredu esperimental bat garatzen baitut.
Sorkuntza artistikoko hainbat proiektu egin ditu, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Kunthaus Bregenzek, BBK Fundazioak, BilbaoArte Fundazioak eta Etxepare Institutuak deialdi lehiakorraren bidez finantzatuta, eta, horri esker, erakusketak egin dira estatuan zein nazioartean.
2018an, ANIAV aldizkarian, Correlato de la figura del observador. Estatuto del mundo en sus fundamentos imaginarios ikerketa-artikulua argitaratu du, non memoria aztertzen duen ikusmenaren kanal sentsorialaren bidez mundura sartzeko domeinu gisa. Bere egungo ikerketa-ildoak ikusizko kontzientziaren azterketan sakontzen jarraitzen du.
Erabili duen oinarrizko ezaugarri metodologikoa, ikerketa-jardueraren hasieratik, irudiak egitean mugiarazten den aparatu psikikoa garuneko ikusmenarekin gertatzen denaren isla gisa hartzea da, egite horren ondorio eta kausa gisa.
Irakaslea da 2018tik, EHUko Arte Ederretako fakultatean emandako graduetan, eta 2023tik, Ikerketa eta Sormena Artean Masterrean.