Mikel Onandia
Mikel Onandia EHUko Arte eta Musikaren Historia Saileko irakaslea da. Filosofian lizentziatua da, eta Artearen Historian lizentziatua eta doktorea (EHU). Arte Garaikidearen Analisia graduondokoa (Bartzelonako Unibertsitatea) eta Arte Garaikidearen Kontserbazio eta Erakusketako Masterra (UPV/EHU) egin ditu, eta hainbat aipamen eta beka lortu ditu, hala nola, Karrera Amaierako Sari Berezia Artearen Historiako lizentziaturan eta Bilboko Arte Ederren Museoko Ikerketa beka – BBK Fundazioa 2010-11. Halaber, arte-kritikari gisa aritu da hainbat hedabidetan, eta hainbat artikulu eta testu kritiko argitaratu ditu arte-katalogo eta -argitalpenetarako. Gaur egun, irakaskuntza eta erakusketen komisarioa ikerketarekin uztartzen ditu, batez ere arte moderno eta garaikidearen inguruan eta bilduma artistikoaren inguruan.