M
Mikel B

Mikel Bilbao Salsidua

Euskal Herriko Unibertsitatean Artearen Historian lizentziatua, Deustuko eta Madrilgo Complutenseko unibertsitateetan musika ikasketak eta hiru graduondoko ikasketak egin ditu bere titulazioaren antzeko arloetan, hala nola dokumentazioaren kudeaketan, arte garaikidean edo kultur kudeaketan. 2005ean hasi zen irakasle eta ikertzaile lanetan Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen eta Musikaren Historia Sailean, eta irakasle lanez gain, Arte Ederren Fakultateko Akademia Antolamenduko dekanorde, Artearen eta Musikaren Historiako idazkari akademiko eta EHUko Bizkaiko Esperientziaren Geletako zuzendari izan da.

Gizaartea ikerketa-talde sendotuko kidea da, eta arlo horretan egin dituen lanak arte garaikidearen eta diseinuaren historiaren hainbat alderditan zentratzen dira. Zeregin horren isla izan da indexatutako eta binaka ebaluatutako aldizkarietan hogei bat ikerketa-artikulu argitaratu izana, bai eta hainbat monografia eta erakusketa-katalogotan ere. Gainera, ikerketa eta aholkularitza lanetan aritu da hainbat erakunderekin, besteak beste, Bilboko Arte Ederren Museoarekin, Bizkaiko Foru Artxibo Historikoarekin, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaorekin edo Eresbil Musikaren Euskal Artxiboarekin.