M
ARTIUM

Jardunaldiak: ikasgeletatik espazio publikora

ARTE GARAIKIDEAREN INGURUAN EUSKAL HERRIAN EGINDAKO TITULAZIO AMAIERAKO LANEN BILBUMA.

Hasiera: Azteazkena, 2020(e)ko Irailaren 30a

Amaiera: Osteguna, 2020(e)ko Urriaren 01a

Artiumek, UPV-EHUko (GIU18/153) Gizaartea ikerketa-taldeak eta unibertsitate bereko Artearen Historia eta Musika Sailak azken urteotan arte garaikidearekin lotuta Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Akitaniako (Frantzia) unibertsitateetan eta goi-mailako hezkuntza-erakundeetan egin diren Gradu Amaierako Lanak (GAL), Ikasketa Amaierako Lanak (IAL) edo Master Amaierako Lanak (MAL) ezagutzera emateko antolatu dituzte jardunaldiok.

Jardunaldi horietan askotariko espezialitateetako lanek dute tokia (edozein diziplina artistiko, artearen historia, filosofia eta estetika, antropologia, soziologia, arte-hezkuntza, ikus-entzunezko komunikazioa, etab.), proposamen eta lengoaia artistiko garaikideekin harremana badute. Ikasgeletan sortutako ekarpen horiek zabaltzeaz gain, sorkuntza artistiko garaikidearen inguruan hainbat diziplina eta jakintza-arlotako graduatuen arteko topagune bat sortu nahi dute jardunaldiek.

 

DATA GARRANTZITSUAK

  • Proposamenak aurkezteko azken eguna: 2020ko urtarrilaren 17a.
  • Onarpenaren jakinarazpena: 2020ko otsailaren 7 baino lehen.
  • Jardunaldiak: Artium Museoan, martxoaren 26an eta 27an.