M
Itziar Zorita

Itziar Zorita Agirre

Itziar Zorita Agirre Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da (Euskal Herriko Unibertsitatea), eta Arte Eszenikoetan doktorea (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa). Gaur egun, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazio sailean (Euskal Herriko Unibertsitatea) irakasle gisa egiten duen lana kultur bitartekaritzarekin eta ikus-entzunezko errealizazioarekin uztartzen du. Tabakalera, DSS2016 Europako Kultur Hiriburua, Mobiolak Kolektiboa, Consonni, LiquidDocs edo Barcelongo Kultura Garaikideko Zentroa dira ikus-entzunezkoen, bitartekaritzaren eta ikerketa kulturalaren esparruan esperientzia profesionala garatu duten erakundeetako batzuk.