Taldea 2019/2021
Haizea Barcenilla
Haizea Barcenilla Artearen Historia eta Musikako Saileko irakasle atxikia da. EHUn Artearen Historian lizentziatu ostean, Louvre eta Guggenheim Bilbao zentroetan bekadun ibili zen; ondoren, Londoneko Goldsmiths Collegean Komisariotzako Master bat burutu zuen eta Palais de Tokyo arte-zentruko Pavillon programan komisario erresidente ibili zen. Komisariotza lanekin jarraitu duen arren, 2011atik irakaslea izan da EHUn. Bere ikerketa-ildoak komisariotza eta diskurtsoen eraketa, artearen historia feminista eta publiko eta komunaren artean mugitu dira.